Dokumentuaren akzioak
Angelura heldu da kabalkada, Angeluarraken 60 urteen kari
Data ezaguna da jadanik: kabalkada bat eskainiko da Angelun 2026ko irailean, bertako Angeluarrak dantza taldearen 60 urteen karietara. Kalbalkada honen prestatzeko, denentzat idekia den bilkura bat eginen urtarrilaren 18an, 10:30ean, Angelun, dantza taldearen egoitzan. Hain zuzen, 2002. urtean jadanik kabalkada bat antolatu zen Angelun, herrian animazioa sortzeko asmoz, eta horren parte izan ziren Angeluarrakeko dantzariak. Ordutik, taldea Angeluko elkarteen arteko dinamikan murgilduta egon da eta, aldi berean, dantza tradizionala bere hastapeneko eremura, hau da, karrikara itzultzen saiatzen da. Orain 60 urte betetzear dela, Patxi Amulet Angeluarrak elkarteko kideak azaldu duenez, naturalki etorri zaie karrikan eta plazan ospa-tzeko urtebetetze hori, beste elkarte batzuekin batera, etakabalkada egiteko ideia.
Angeluko hainbat elkarte historikorekin arituko dira lanean, besteak beste, Ibaialde arraun elkartea, Kimua ikastola edota Manex Goyhenetche Kultur Etxean diren elkarte batzuekin. Herriantzerkiaren xedeak zehaztu ditu Amulet musikariak: “Horrelako dinamika bat mantentzeko asmoarekin eta lor dezagun euskara eta euskal kultura biziarazten Angelun”. Urtebetetzea herritar guziekin ospatzeko nahiarekin, kabalkadaren prestaketan parte hartu nahi duten elkarte eta herritar guziei idekia da. Urtarrilaren 18ko biltzar nagusi eratzaileaz gain, Internetez kabalkadaren prestaketan parte hartzeko izena eman ahalko da.
Dokumentuaren akzioak