Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Angel Rodriguez eta Robert Poole, Udako Dantza Ikastaldietan

Dokumentuaren akzioak

Angel Rodriguez eta Robert Poole, Udako Dantza Ikastaldietan

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/06/11

Angel Rodriguez Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean sartu zen 1992an, eta bakarlari eta lehen dantzari izan zen konpainia horretan 1996a bitarte. Koreografo gisa, Carmen Rocheren Balleterako nahiz Espainiako Dantza Konpainia Nazionalerako lanak egin ditu, baita zenbait ikus-entzunezkotarako ere. Madrilgo Kontserbatorioan irakasle titulua du, eta zenbait ikastetxetan irakatsi du, Scaena eta Alicia Alonso Goi Mailako Dantza Institutuan besteak beste.

Robert Poole Londresko Royal Ballet School ikastetxean hezia eta hazia da. Herbehereetako, Kanadako, AEBetako, Italiako eta Alemaniako ballet ezagunetan aritu da dantzan, eta Linzeko Balleteko (Austria) zuzendari eta koreografo izan zen bost urtez. Irakasle lanak ere munduko leku askotan egin ditu.

Dokumentuaren akzioak