Dokumentuaren akzioak
Angel Corellak eta Ara Malikianek beren talentua bateratzen dute "A+A" ikuskarian
Azaroaren 24an emango da ikuskaria, 20:00etan, Kursaalen
Nazioarteko panoramako biolinista famatuenetako batek eta munduko dantzaririk handienetako batek beren indarra, bultzada, adorea eta publikoarekin komunikatzeko ahalmena bateratu dituzte, xarma, indar eta iradokizun-ahalmenaz betetako programa bat aurkezteko.
Barcelona Balleteko lehen dantzariak (Dayron Vera, Carmen Corella, Kazuko Omori, Natalia Tapia eta Russell Ducker) La Orquesta en el Tejado hari-orkestrako kideen parte-hartze bikainak babesturik datoz. Bi lehen ezpatekin batera, ikuskari guztiz erakargarria eta liluratzailea osatzen dute.
Lehen zatia Txaikovski betierekoari eskaintzen zaio, eta bertan artista, dantzari eta musikari guztiek, “Blithe Wick” piezaren bitartez, mugimendu klasikoaren edertasun klasikoa aletzen dute, denboraz kanpoko musikarekiko batasun biribilean. Ara eta Ángel karismatikoek zabaltzen dute lehen mugimendua, ondoren, hurrengo mugimenduetan, pixkana-pixkana, orkestrako kideak eta dantzariak elkartzen zaizkielarik. Sartzen dira, ateratzen dira, elkarrekiko ekinean dantzatzen dute, denak ere musikak inspiratzen dien sentimenduari leial.
Bigarren parterako hautatu diren piezek oso desberdinak izateko ezaugarri erakargarria dute, baina denak dira gaur egungo musikagileenak: Joan Valent, Arvo Part, Humberto Armas eta Malikian bera.
Ángel Corellak zuzentzen duen konpainiako dantzariek, beren ibilbide profesionalaren bidez, hainbat eratako fusioak landu izan dituzte, eta musika eta dantza-estilo oso desberdinetara egokitu izan dira. La Orquesta en el Tejadoren errepertorioa obra klasikoek nahiz orkestrako egokitzapenek osatzen dute, eta XX. mendeko herri-musikaren errepertorio zabaletik hartuak dira.
Xede berean oinarritzen dute batak zein besteak bere existentzia: balleta eta musika hurbiltzea eta ezagutaraztea, eta aldi berean frogatzea bata eta bestea denboraz kanpokoak eta kultura unibertsalaren parte direla.
Astelehena 24 Lunes , 20:00
Noviembre 2014 Azaroa
35 / 20 /11 €
Dokumentuaren akzioak