Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Angel Corella dantzaria Bilboko Arriaga antzokian

Dokumentuaren akzioak

Angel Corella dantzaria Bilboko Arriaga antzokian

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/02/03

Philip Glassen musikarekin dantzatuko du lehen pieza: Celaje izenekoa. Horrez gain, Le Corsaire (Kortsarioa) ballet erromantikoaren Suite-a dantzatuko du, Ricardo Drigoren musikarekin.

Turkiarrek okupaturiko Greziako kostaldean gertatzen Kortsarioa balleteko istorioa: Medora ederra bahituta dauka esklabo trafikatzaile batek. Conrad piratak askatuko du azkenean.

Urteko dantzari aukeratu zuten Corella iaz Dance Europe aldizkariko irakurleek, eta Positano saria eman zioten. American Ballet Theatren aritzeaz gain, Londresko (Erresuma Batua) Royal Balletekin eta Milango Scalako (Italia) taldearekin aritu da, besteak beste.

 

Dantza. Angel Corella.
Non: Arriaga antzokian, Bilbon.
Noiz: Bihar eta asteartean, 20:00etan.

Dokumentuaren akzioak