Dokumentuaren akzioak
Ane Jaunarena eta Endika Osa lezoarrek irabazi dute Azpeitiko XX. Dantza Suelto Txapelketa
Iazko etenaren ostean, gaur itzuli da Azpeitiko Gazteen Dantza Suelto Txapelketa; XX. edizioa jokatu da Soreasu antzokian, 12:00etan hasita. 16 urtez azpiko hamasei bikotek parte hartu dute, eta fandango eta arin-arin bana dantzatu dituzte Oskar eta Aitziber Estanga trikitilarien doinuekin.
Ane Jaunarena eta Endika Osa lezoarrak izan dira dantzari txapeldunak. Bigarren postua ere Lezoko dantzariek erdietsi dute, Olatz Azkuek eta Mikel Esnaolak. Hirugarren izan dira Nora Aizpuru eta Iker Zabala dantzari azpeitiarrak. Laugarren eta bosgarren postuak ere herrian gelditu dira; Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola eta Jone Arriaran eta Izaro Arandia izan dira, hurrenez hurren. Sariak Josu Labaka, Mikel Odriozola eta Ander Ugarte zinegotzien eskutik jaso dituzte.
Luis Alberdi Beltzaren dantza suelto eskolak antolatu du dantza txapelketa, hainbat dantzariren gurasoen eta Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
Dokumentuaren akzioak