Dokumentuaren akzioak
Ane Espilla eta Aritz Olarte nagusi Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan
37 parte-hartzaileetatik, 18 Oinkari dantza taldekoak izan ziren
Larunbateko saioko epaimahaideak Jose Luis Vallejo,
Maitane Alonso eta Maria Ferreiro izan ziren eta hauen erabakiak
ondorengoak hau izan zen: Villabonako Aurresku Txapelketako B sailan:
1.- Aritz Olarte (Oiartzun). 2.- Aitor Asenjo (Elgoibar) eta 3.- Beñat
Salegi (Errenteria) Villabonako ongien sailkatua Julen Rodriguez
(Alegia) izan zen. Villabonako Soinu Zahar Txapelketako B sailan: 1.-
Ane Espilla (Elgoibar). 2.- Andrea Arregi (Elgoibar) eta 3.-Leire Amiano
(Lezo). Villabonako ongien sailkatua Saioa Mendiluze izan zen.
Euskal astea, Instituan
Bosgarren urtez, Erniobea institutuko ikasle eta
irakasleek Euskal astea antolatu dute. Gaur, 14:10ean: Iñaki Egaña
historialariaren hitzaldia: "Memoriaren berreskurapena" 4.maila,
Liburutegian. Bihar, 06:40 Korrika 17 Villabonan: Erniobearen
kilometroa Talo tailerra: Ikasle guztiek taloa egiteko aukera izango
dute.
Bihar Kontzertua Irrintzin
Arozenatarrak kontzertua (txistu, gitarra, perkusioa eta
umorea) ospatuko dute Irrintzi Elkartean, bihar 19:30ean. Sarrera dohain
eta zabalik herritar guztientzat izango da. Arozena txistuaren munduan
abizen ezaguna da. Aitor, Urko eta Xanet txistulari familia honetako
laugarren generaziokoak dira. Gazte-gaztetatik txistu ikasketak hasi
zituzten Oiartzunen, lehen irakaslea Juanito Arozena, beraien aita, izan
zutelarik. Ondoren irakasle mordoa izan zuten Errenteriako eta
Donostiako kontserbatorioetan.

Saridunak. Bi irabazleak saria jaso ondoren, Agurra dantza zuten Gurea Zinemako taula gainean. :: ARGAZKIAK: ARRATIBEL
Dokumentuaren akzioak