Dokumentuaren akzioak
Ane Albisuk tradiziozko jantziak nola atondu azalduko du Biteri Kultur Etxean
Ohitura Zaharrak Abesbatzak antolatu du hitzaldia, gaur, arratsaldeko 19:00etan
Albisuk eskarmentu handia du tradiziozko euskal jantzien
inguruan, folklorea eta modari loturiko hainbat ikerketa eta lan egin
ditu.
Donostiarraren gaurko hitzaldiak,hiru ardatz parte
hartzaile izango ditu. Alde batetik, gaur egungo jantzi tradizionalaren
nondik norakoa azalduko du, bestetik, atontzearen (prestatzearen,
janztearen.) kontzeptuaren inguruko hausnarketa egingo du, eta azkenik,
tailerra egongo da, besteak beste, buruko zapia behar den bezala nola
ipini behar den edo abarkak nola lotu behar diren irakatsiko du.
Gainera, nahi izanez gero, edonork eraman ahal izango du bere baserritar jantzia janzkera aproposa zein den zuzenean jakiteko.
Dokumentuaren akzioak