Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Andreek ere egin dute mutil dantza

Dokumentuaren akzioak

Andreek ere egin dute mutil dantza

Bi urtean egin gabe egon ostean, mutil dantza egin dute aurten Iruritako festetan, eta emakumeak ere atera dira plazara.

Liskar iturri izan da mutil dantza azken urteetan Baztanen, Nafarroan. Emakumeek atera egin nahi dantzara, eta ika-mika sortu da herritar batzuen artean. Iruritan, bi urtean egin gabe zuten dantza, giroa gaiztotzen ari zela ikusita. Orain baina, festak dituzte, eta aurten dantza egitea erabaki dute.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2014/05/30
Lotura
Berria

Atzo arratsean dantzatu zuten. Gizonak bakarrik ez, emakume batzuk ere atera ziren dantzara plazara. Liskarrik ez zen sortu. Baztango beste herri batzuetan ere egiten dute dantza hori.

Dokumentuaren akzioak