Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Andra Mari dantza taldeak 50 urte

Dokumentuaren akzioak

Andra Mari dantza taldeak 50 urte

Euskalduna Jauregian ospatuko dute ustekabez beteriko emanaldi berezi batean

Komunikabidea
Gara
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2005/10/27

Galdakaoko Dantza Taldeak Erramun Martiko- rena, Pantxoa eta Peio eta Oskarbi taldearekin batera egingo du agerraldia, horien emanaldien tartean dantzaldia eskainiz. Jose Angel Sagasti taldearen zuzendariaren esanetan, «tradizioaren barruan eboluzionatzen jakin duten musikariekin bat» egingo dute larunbateko emanaldi berezian. Sagastik esan bezala, oso talde gutxik esperimentatu dute euskal dantza tradizionalen inguruan, Galdakaoko taldeak egin duen bezala.



Herriko alkate Joseba Escribanok esandakoaren arabera, Euskal Herriko mugak gainditu dituen taldea da Andra Mari. Izan ere, urteurren horretako ekitaldi nagusietako bat uztail-abuztu aldean izan zen, Idahora egindako bidaia, hain zuzen ere. Escribanoren eta Sagastiren presentziaz gain, Kepa Artetxe ere izan zen atzoko agerraldian. Hura duela 50 urte Andra Mari taldearen sortze multzoan egon zen, eta oraindik ere dantzan jarraitzen du.



«Normalean kultura tradizionalaren arloan lanean ari garen taldeok ez dugu Bilboko Euskalduna Jauregian aritzeko aukerarik izaten. Horrela, bazkide, kolaboratzaile, lagun eta abarri erakutsi diguten leialtasuna eskertu nahi diegu», adierazi zuen. Ospakizunetako emanaldi garrantzitsuena, larunbateko jaialdiaz gain, Galdakaoko Urreta kiroldegian izango da azaroaren 26an. Bertan, Andra Mari taldeko atzoko, gaurko eta biharko partaideek hartuko dute parte.

Dokumentuaren akzioak