Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Andoni Salamerok sagarrondoari buruzko ikuskizuna egingo du Urretxun

Dokumentuaren akzioak

Andoni Salamerok sagarrondoari buruzko ikuskizuna egingo du Urretxun

Egilea
Otamotz
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Urretxu
Mota
Albistea
Data
2024/01/16
Lotura
Goierriko Hitza

Ekitaldia gaur goizean aurkeztu dute Urretxuko udaletxeko portaloian. Aurkezpenean Maialen Fidalgo zinegotziak eta Salamerok parte hartu dute. Fidalgok ikuskizun “osoa” eta “originala” dela aipatu du. Izan ere, musika, dantza eta poesia uztartzen ditu.

Salamerok ikuskizuna Ezkioko Igartubeiti baserri dolarean estreinatu zutela gogoratu du. Toki ezin hobean, beraz. “Ikuskizun honetan, musika eta dantza uztartuz, sentiberatasuna ardatz dugularik, gure baserrietan protagonista ditugun sagarrondoen inguruan sortu diren bizipenen eta sentipenen berri emango dugu”.

Baserritarrak ere omenduko dituzte. “Sagarrondoak bertako protagonistak baditugu ere, haiek ekoizten eta lantzen zituztenak baserritarrak izaten ziren: sagarrondook zainduz, sagarrak bilduz, eta atseginezko zukua, sagardoa, eginez. Egun, prozesu hori guztia beste era batean egiten bada ere, baserritarrei eta haiek egindako lanari esker ezagutzen dugu sagardoa nola egiten den”. Hori dela eta, herriko baserritarrei gonbidapen berezia luzatu die.

Labeaga aretoan elkartzen direnek bidai berezi batean parte hartuko dute. “Sagarrondoa patxaska izatetik, sagar-hazi denetik, sagardo bihurtzen den une berezira. Dantzaren, musikaren, hitzaren bidez prozesuaren berri ematen jardungo gara. Prozesu horren behatzaile jator diren baserritarrak hortxe ikusiko ditugu sagarrondoa zaintzen, inausten, sagarrak biltzen, sagarra jotzen, sagardoa egiten, sagardoa eginda, erromerian ere parte hartzen…”.

Dokumentuaren akzioak