Dokumentuaren akzioak
"Andere Serora Hiriburun" pastoralaren bigarren emanaldia Hiriburun
Pastorala
2018ko irailaren 16an, 15:30etan "Andere Serora Hiriburun" izeneko pastorala bigarren aldiz ikusten ahalko da Hiriburuko Plaza Berrin. Orotara, 130 aktorek parte hartzen dute Guillaume Irigoyen-ek eta Patxi Iriart-ek idatzi sorkuntza honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.
"Andere Serora Hiriburun" pastorala 7 kantuz eta 21 jeikaldiz osatzen da eta Hiriburuko historia aipatuko du momentu jakin batzuen bitartez.
Egunaren egitaraua
- 10:30 : pastoralaren meza
- 11:30 : desfilea Andereseroraenetik Plaza Berrira
- 13:00 : bazkaria eta taloak
- 15:30 : "Andere Serora Hiriburun" pastorala
- 19:00 : taloak, ostatua eta soinua
Parte hartzaileak :
- Nicole GUILLEMOTONIA, André BOSCH : "Hiriburu Pastorala 2018" elkartea
- Pantxika URRUTY : Errejentsa
- Guillaume IRIGOYEN : Asmatzailea
- Patxi IRIART, Guillaume IRIGOYEN: Idazleak
- Sophie LARRANDABURU : Kantuen musika egile eta zuzendaria
- Alain IRIART : Azken kantuaren idazlea
- Maddalen RECALT, Arnaud IZAL : Satanen erakasleak
- Cibelle DAMESTOY : Dantzen sortzailea
- Sébastien PAULINI, Patrick CALVET, Jean Pierre MARLIN : Soinularien kudeatzaileak
- Maialen HIRIBARREN, Ana DUCAMP : Dendarien kudeatzaileak
Lehen emanaldia 2018ko ekainaren 3an iragan zen
Dokumentuaren akzioak