Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Andaluziako meatzari herri bateko grina

Dokumentuaren akzioak

Andaluziako meatzari herri bateko grina

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2003/12/07

Gainera, lan honetan, Hoyos bera arduratzen da koreografiaz. Tierra adentro joan den otsailean estreinatu zen, eta, ordutik, hamaika antzokitan izan da ikusgai.



Tierra adentron, Andaluziako meatzari herri bateko gora-beherak kontatzen dituzte. Neskatxa baten begien bitartez, bere herrira itzultzen da artista. Beraz, emakume baten eguneroko bizitza kontatzen da, hazten doan eta gero eta bizitasun gehiagoz bizi den emakume baten istorioa. Umetatik hasten da kontakizuna, gaztaroa ere azaltzen da, eta, azkenik, emakume heldua erakusten zaigu. Emakume hori kezkatuta bizi da etengabe, ez baitaki maite duen gizona meategitik itzuliko den ala ez. Cristina Hoyos eta El Junco dira flamenko dantzari nagusiak, baina beste asko izango dituzte lagun: Carmen Lozano, Susana Casas, Jose Vidal, Jesus Aguilera eta Jesus Ortega, besteak beste. Hiru abeslarik hartuko dute parte: David Palomarrek, Ana Ramirezek eta El Cheitok. Gitarra joleak, berriz, Jose Luis Rodriguez, Antonio Sousa eta Roque Acevedo dira. Gainera, ikuskizun honetarako, Sevillako Teatro de la Maestranzako zuzendariak, Jose Luis Castrok, lagundu dio Cristina Hoyosi eszenografia antolatzen. Ikuskizunak laurogeita hamar minutu irauten du, eta liburu batean oinarritzen da, Juan Cobos Wilkingsen El corazón de la tierra liburuan, hain justu.



Esperientzia handiko dantzaria



Cristina Hoyos 12 urte zituela hasi zen dantza egiten. Hasiera-hasieratik eta Bodas de sangre, Carmen eta El amor brujo lanetan egindako interpretazioa nabarmentzen da. 1988. urtean, bere konpainia eratu zuen, eta Parisen eskaini zuten lehenbiziko emanaldia. Hiri horrek berebiziko garrantzia izan du Sevillako dantzariaren ibilbide profesionalean. Izan ere, Parisen estreinatu zituen Yerma, Lo flamenco eta Caminos andaluces ikuskizunak, beste lan batzuen artean. 2002. urtean, Gran Teatro de La Habanak urtero ematen duen saria jaso zuen. Epaimahaiko kideen ustez, «ohiz kanpoko kalitatezko lana egiten du eta ibilbide profesional emankorra dauka».



Oraingo honetan, berriz, Tierra adentro lana dakar besapean. Ikuskizun horrek antza gutxi dauka aurretik egin duen lan guztiarekin. Nolanahi ere, flamenkoan oinarritzen da. Hala, dantza eta musika dira Hoyosen eta horren taldekideen lanerako baliabideak, eta, hain zuzen ere, horien bidez adierazten dituzte meatzari herri bateko biztanleen zoriona eta atsekabea eta gainerako sentimenduak. Bihar Barakaldo antzokian izango da, 19:30ean hasita.

Dokumentuaren akzioak