Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Andaluziako ezpata-dantzariak, Beasainen

Dokumentuaren akzioak

Andaluziako ezpata-dantzariak, Beasainen

Igartza dantza kofradiak Dantzarien Eguna ospatu zuen igandean, eta Puebla de Guzman (Huelva, Espainia) herriko dantzariak izan zituzten gonbidatu.

Urtero bezala, seigarren urtez, Beasaingo (Gipuzkoa) Igartza Dantzarien Kofradiak Dantzarien Eguna ospatu zuen igandean. Aurten, ezpata-dantzari beasaindarrekin batera, Espainiako dantzariak aritu ziren ezpatak dantzatzen, eurak baitziren gonbidatuak. Urtero bezala 12:00etan irten ziren dantzariak Loinazko San Martin plazatik, eta oinez egin zuten Igartza monumentu multzorainoko bidea. Bertan, herritar ugari zituzten zain. Dantzariek Igartza multzoko leku ezberdinetan eskaini dute ikuskizuna, txistulariek lagunduta.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2012/09/05
Lotura
Berria

Igartza Dantzarien Kofradia 2007ko ekainean sortu zen, Beasaingo dantzari guztiak biltzeko helburuarekin. Hortik sortu zen ondoren Igartzako Dantzarien Eguna antolatzeko ideia. Igartza multzoaren inguruan dantza eta protokolo bat eraikitzea eta bertako ondarea eta ingurua aberastea dira helburu nagusienak.



Dokumentuaren akzioak