Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amurrioko kintoak, hari batetik zintzilik

Dokumentuaren akzioak

Amurrioko kintoak, hari batetik zintzilik

Egilea
Aimar Gutierrez
Komunikabidea
Aiaraldea Gaur
Tokia
Amurrio
Mota
Albistea
Data
2021/01/26
Lotura
Aiaraldea Gaur
2020ko Amurrioko Kintoak. / Aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurri murriztaileen menpe daude aurtengo Amurrioko kintoak, eta horren arabera aterako dira kantuan.

Eusko Jaurlaritzaren neurrien zain daude Amurrioko Kintoak, aurten kantuan atera ahal izateko. Udalak, segurtasun-sailarekin harremanetan jarri ostean, baimena eman die, beti ere indarrean dauden neurriak betetzen diren bitartean. Gauzak horrela, lau laguneko taldetan, distantziak mantenduta eta maskara erabilita aterako dira kintoak.

Egoera aldakorra dela jakitun, azken unera arte zain egongo direla adierazi dute aurten 18 urte beteko dituzten amurrioarrek: "Otsaila hasieran indarrean egongo diren neurrien arabera baloratuko dugu kantuan aterako garen edo ez". Udaletik jakinarazi dute erabakia kintoen esku dagoela.

2021eko kintoak

Guztira 75 dira aurten 18 urte betetzen dituzten Amurrioko gazteak, eta ohikoa den bezala, Agate Deunaren bezperan -otsailaren 4an-  Amurrioko herri desberdinak kantuan eta eskean zeharkatzeko entseguak burutu dituzte azken asteetan.

Otsailaren 4aren ondorengo ostiralean ospatzen den erromeria bertan behera geratu da, hala ere. Egoera sanitarioak hobera jotzen duenean espero dute berrartzea, Aiaraldea Komunikabideari aipatu diotenez.

Dokumentuaren akzioak