Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amurriok Euskal Jaia ospatuko du ekainaren 1etik 3ra

Dokumentuaren akzioak

Amurriok Euskal Jaia ospatuko du ekainaren 1etik 3ra

Egilea
Amurrioko Udala
Komunikabidea
Aiaraldea
Tokia
Amurrio
Mota
Albistea
Data
2023/05/24
Lotura
Aiaraldea

Programazioa ostegunean hasi eta larunbat osoan zehar luzatuko da, dantza, musika eta haurrentzako jolasekin.

Amurriok Euskal Jaia ospatuko du datorren asteburuan. Jaia ekainaren 1ean, ostegunean, hasiko da, “pintxo-potearekin” eta “Ugarte Otxotearen” kalejirarekin, arratsaldeko 19:30etik 21:30era.

Kalejira batek emango dio hasiera Euskal Jaiari ekainaren 3an, larunbatean. Ibilbidea 11:30ean hasiko da Guk auzoan, eta Mendiko Auzotik eta Elizatik jarraituko du, plazan amaitu arte. Programazioak 12:30ean jarraituko du, Euskal Jaiaren ekitaldi nagusiarekin, Iruñeko DUGUNA dantza taldearen eta Aiara Dantza Taldearen emanaldiarekin. 13:30ean kantu poteoa hasiko da Fita Fikekinekin.

Bestalde, parkean bazkaria programatu da 15:00etan, eta horretarako tiketa erosi beharko da. Tiketak Txokogorrin, Batzokian, Atxubin eta Aiara Dantza Taldearen lokalean daude eskuragarri, 10€-ren truke.

Programatutako jarduerek 16:30ean jarraituko dute, bertso saioarekin. Arratsaldean, 16:30etik aurrera umeentzako jolasak izango dira Kalakaren eskutik. 19:00etan Lau Esku & Josu Sanchez arituko dira, eta amaitzeko, 21:00etan Beranduegi erromeriak emango dio amaiera jaiari. 

Jaiarekin batera, aste osoan zehar jantzi erakusketa ikusi ahal izango da La Casonan.

Dokumentuaren akzioak