Dokumentuaren akzioak
Amodiozko muxu bortitzak
Dantzaz konpainiak Igor Calonge koreografoaren 'Muxua' lana estreinatuko du gaur Donostian
Maitasuna eta bortizkeria uztartzen ditu Muxua lanak, Calongek berak esan duenez. Bizitzako gogorkeriarik gabe gozotasuna baloratzen jakingo ez genukeela dio koreografoak. Muxu ematean egiten ditugun mugimenduetan oinarritzen da koreografia, hein handi batean.
Muxua lana ez ezik, Dantzaz konpainiako dantzarien piezak taularatuko dituzte.
Dantzaz taldea dantzarien eta konpainia profesionalen arteko zubia egiteko asmoz sortu zuten. Europa osoko dantzariak biltzen ditu, eta formakuntza iraunkorra eskaintzen die, baita eguneroko oinarrizko trebakuntza ere. Nazioarteko koreografoekin lan egiten du, besteak beste, Galili, Timulak, Gauthier, Jacek Przybylowicz eta Jone San Martinekin. Euskal Herriko dantzarientzat, gainera, Mugi taldea sortu du, 16 urte gorako dantzariekin lanean hasteko. Ohikoak ez diren lekuetarako obrak prestatzen dituzte. Azaroan Aljerian izan ziren, hango dantza garaikideko jaialdian parte hartzen.
DANTZA EMANALDIA
Noiz. Gaur, 21:00etatik aurrera.
Non. Viktoria Eugenia antzokian, Donostian.
Dantzaz konpainiako dantzariak, Muxua koreografiaren proba saio batean. / LIDE FERREIRA / IRUTXULOKO HITZA
Dokumentuaren akzioak