Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amezketan ere Ihauteriak ospatuko dira gaurtik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Amezketan ere Ihauteriak ospatuko dira gaurtik aurrera

Egilea
Labaien-Beloki
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Amezketa
Mota
Albistea
Data
2003/02/28

Urtero egin ohi den moduan eta eguraldia lagun bada, ikasleak arratsaldeko 3:30etan abiatuko dira eskolatik eta plazara jeitsiko dira.



Jaialdi honetan, Abaltzisketako ikasleek ere parte hartuko dute. Igandean, usadio zaharrari jarraituz, talai dantza egingo da herri guztian zehar.



Talai dantzariak herriko plazan elkartuko dira goizeko 8retan, Ugartetik hasi eta herri guztia pasatzeko.



Astelehenean, talai dantzariak baserriz baserri ibiliko dira, herriko txoko guztietara ihauterien alaitasuna zabaldu nahian.



Egun honetan ere, goizeko zortzietan elkartuko dira herriko plazan. Gauean, dantzari guztiek afari ederraz gozatzeko aukera izango dute.

Dokumentuaren akzioak