Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ametsen gilika ikusgarriak ere crowfounding bat abiatzen dü

Dokumentuaren akzioak

Ametsen gilika ikusgarriak ere crowfounding bat abiatzen dü

Komunikabidea
Xiberoko Botza
Mota
Albistea
Data
2016/04/27
Lotura
Xiberoko Botza

Ametsen gilika ikusgarriarentako « Aintzina eskiula » alkarteak Crowfunding sos biltze kanpaina bat abiatü dü. Arramaiatze ürrentze arte esperantxa düe 6000bat euroen biltzera.
Ametsen Gillika ikusgarria emanen da Eskiulan 2016ko Ürrietaren 28 eta 29an eta 31an. Ikusgarri honek Dinbili Danbala beren azken ikusgarria bezala dantza eta kantorea üztartüko dütü.
Iragan urtean Eskiulako aitzindari taldeak builtazi dü zerbaiten sortzeko ideia eta herritarrak jin arazi dütü. Dantzarietan 5 barkoxtar eta bi urdinarbetar gehitü dütüe.
Herriko kantariek Andde Carrerek egin ahaideak emanen dütüe Jean Bordachar, Isabelle Barreix, eta Jean Louis Bidaben hitzetan.
Dantzan aldetik Catherine Artcanuturryk dantza modernoa eta xiberotar dantza nahasiko dütü Andde Carrerre Bakuna showko müsika egilearen müsikan.
Ametsen gilika ikusgarriaren antolatzaile den Aintzina eskiula alkartearen bulegoan izanki, Marcel Castege eta  Henri castillon-ekilan elhestatü gira:

Dokumentuaren akzioak