'Ametsa' taularatuko du Montecarloko Balletak Donostian

Shakespeareren 'Udako gau bateko ametsa' obran oinarritutako koreografia bihar eta etzi emango dute

Hedabidea
Berria
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data

Jean-Christophe Maillotek sorkuntza propioa landu du dantzari nahiz koreografo gisa azken urteetan. 1993an Montecarloko Balletaren zuzendaritza hartu zuenetik obra berri ugari taularatu ditu. Baina, era berean, iturri klasikoetatik edan du, obra ezagunei bizi berria emanez. Ametsa azken ildo horren barruan sailka daiteke.

Pignonen eszenografia

Maillotek sortutako errepertorio aberatsean askotariko arlotako artista ezagunek hartu dute parte, hala nola Andrea Cerak, Ivan Fedelek eta Ramon Lazkanok berak. Kursaalean emango duten Ametsa obraren eszenografia Ernest-Pignonek sortu du, eta musika Felix Mendelssohnek, Daniel Teruggik eta Bertrand Maillotek, elkarlanean. Sarrera merkeena 10 euroren truke eskuratu ahal da, eta garestiena 40 euroren truke.