Dokumentuaren akzioak
Ametsa Abesbatza eta Kemen Dantza Taldea, Italiara
Fernando Etxepare Gomezek zuzenduko du abesbatza, eta haren arabera, “osagarri perfektuak” dira euskarazko abesbatza, euskal instrumentuak eta dantzak. Irunen izenean joango direla nabarmendu nahi izan du zuzendariak, baita euskal kulturaren eta tradizio kulturalaren izenean ere. Ez da lehen aldia Irungo bi kultur taldeak batzen direna, Nestor Basterretxea omentzeko omenaldian izan zen azken emanaldia.
Italiako emanaldira itzulita, interpretatuko dituzten abesti batzuen berri eman dute, hala nola, Ezpata dantza, Sagar dantza, Izar ederrak, Haurrak ikas zazue, Iru Txiki, Ama begira zazu, Haurtxo sehaskan edo Agur Jaunak.
Matrikulazio kanpaina
Ametsa abesbatzak matrikulazio kanpaina irekita dauka, eta urte batetik aurrerakoei zuzendutakoa da. Izan ere, urte batekoentzako Musika Goiztiarraren tailerra eskaintzen dute. Adin horretatik aurrera, denetariko tailerrak eta haurren abesbatzak dituztela azaldu dute, baita Ametsa abesbatza mistoa eta helduen Betiko Ametsa abesbatza. Informazio gehiagorako haien orrialdera jotzeko gomendioa egin dute edota mezu elektroniko bat bidaltzea.
Dokumentuaren akzioak