Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amets eta Alaia Amubieta anai-arrebak nagusi, Urduñako Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Amets eta Alaia Amubieta anai-arrebak nagusi, Urduñako Dantza Txapelketan

Egilea
Maialen Etxaniz
Komunikabidea
Uztarria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2023/05/15
Lotura
Uztarria

Amubieta anai-arrebek Urduñako Erauntsi dantza taldeak antolatutako Fandango eta Arin-arin Txapelketa jokatu zuten larunbatean, eta sailkapenean aurreneko postua eskuratu zuten. Egindako lanarekin "oso gustura" agertu dira Azpeitiko bi dantzariak. 

Urduñako Fandango eta Arin-arin Txapelketa irabazi dute Amets eta Alaia Amubieta dantzari azpeitiarrek. Larunbatean, hilak 13, jokatu zuten sariketa, Urduñako Otxomaio festen egitarauaren barruan. Gernika plazan jokatu zuten txapelketa 18:30ean hasita, eta, orotara, lau bikote lehiatu ziren sariketan: Alaia eta Amets Amubieta, Nora Aizpuru eta Iker Zabala, Jone Arriaran eta German Aranburu eta Garazi Fernandez eta Diego Duran. Hasiera batean bost bikotek parte hartu behar zuten arren, Gorka Granadok eta Maren Galvezek ez zuten parte hartzerik izan. Amubieta anai-arrebak "oso gustura" eta "pozik" agertu dira larunbatean egindako lanarekin.

Fandango eta Arin-arin txapelketa ez ezik, Aurresku Txapelketa ere jokatu zen larunbat Urduñan. Gorka Granadok irabazi zuen aurresku txapelketa. 

Dokumentuaren akzioak