Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amets eta Alaia Amubieta anai-arrebak, bikote gisa dantza txapelketetan murgilduta

Dokumentuaren akzioak

Amets eta Alaia Amubieta anai-arrebak, bikote gisa dantza txapelketetan murgilduta

Bikote gisa dantza txapelketetan parte hartzen hasi dira Amets eta Alaia Amubieta azpeitiarrak. Anai-arrebak dira, eta betitik izan dute harremana euskal dantzekin; izan ere, biak dira dantza soltean aritutakoak. Dantzak elkartu ditu berriro, eta txapelketetarako prestatzen dabiltza.
Egilea
Ihintza Elustondo
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Tokia
Azpeitia
Mota
Erreportajea
Data
2022/07/22
Lotura
Urola Kostako Hitza

Anai-arrebak dira Amets eta Alaia Amubieta, eta orain baita dantza solteko bikotekideak ere. Urte luzez dantzan aritutakoak dira biak. Ametsek ibilbide oparoa du, eta sari ugari eskuratutakoa da. Azken urteetan Larraitz Larrañaga izan zuen dantzako bikotekide. Alaiak, bere aldetik, duela hamaika urte inguru utzi zuen zaletasuna. Orain, dantzak elkartu ditu berriro, eta txapelketetan parte hartzen hasi dira jada. Igandean Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa jokatuko dute, eta urrian izango den Euskal Herriko sariketara iristea dute helburu.

Dokumentuaren akzioak