Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amets Bideren 50. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Amets Bideren 50. urteurrena

Urteko egunik handiena maiatzaren 18an izango da 'III. Dantzari Eguna' ospakizunarekin

Amets Bide dantza taldeak 50. urteurrena ospatzen du aurten eta urte gogoangarri hau ordiziarrekin konpartitu nahi du.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2014/05/08
Lotura
Diario Vasco

Elkarteko kideen hitzetan, «dan-tza gustuko duzunarekin, ikasketak aurrera atera eta dantza taldeko irakasle lanak baztertu ez dituzunarekin, txistu zein musika jo diguzuenokin, erromeriak egin ditugunean dantzara hurbildu zaretenokin, dantzari eguna antolatzen lagundu diguzuenokin (pankarta jarri duzunarekin, bokatak presta-tzen aritu zarenarekin, mahai eta aulkiak jartzen zein paella presta-tzen ibili zarenarekin), dantzarako harra sortu eta ikastarora animatu zareten guztiokin, seme-alabei euskal kultura transmititzeko dant-za taldera apuntatu duzuenokin, jantzi eta diru kontuekin mareatu zaretenokin, herriko tradizioaren alde lanean ari zaretenokin, emanaldietan txalotu gaituzuenokin; zuekin, guztiokin», diote.

Laburbilduz, atzo eskanitako prentsaurrekoan hori azpimarratu zuten: «Modu batera edo bestera, dantza bizi duzuenokin ospatu nahi dugu gure urteurrena eta horretarako, hemen bildu gara dantzan ibilitako eta gabiltzan 50 dantzari, 50. urteurren honetan egingo ditugun ekintzak aurkezteko».

Egitarauan, maiatzari dagokionez, hilaren 18a izango da egun handia, 'III. Dantzari Egunean' talde txiki eta helduekin ospatuko duten eguna. Haurren taldeak 10 izango dira, herri ezberdinetakoak. Eta helduen taldeak, berriz, 7; dantza taldean ibilitako ordiziarrez osatuak. Hauez gain, nepaldarren talde bat ere izango da gure artean.

Goizean, herria alaituz desfile ezberdinak egingo dira eta 13ak aldera talde guztiok J.M. Barandiaran enparantzan elkartuko dira alardea ospatzeko. Bertan, talde bakoitzak bere erakustaldia eskainiko du. Ondoren, bazkari herrikoia egingo dute eta arratsaldean haurrentzako elektrotxaranga eta 18etan erromeria izango dugu Plaza Nagusian, Dantzadi taldearekin.

Maiatzaren amaieran, txikienen emanaldia egongo da Herri Antzokian. Ekainean, berriz, garai bateko argazki zaharrak berreskuratu dituzte eta Barrena Kultur Etxean erakusketa jarriko dute eta San Pedro bezperako erromeria ospatuko dute.

Festei begira, urte berezia denez, herriko festetan zein Euskal Jaietan, zenbait ekintzetan parte hartuko dute. Urteari amaiera emateko berriz, emanaldi berezi bat antola-tzen ari dira. Hori bai, sorpresa bat edo beste ere emango dute. Dena ezin baita kontatu, aipatu zuten.

Dokumentuaren akzioak