Dokumentuaren akzioak
«Amets Bidekoei erreleboa pasata lasai nago, lan polita egingo dutelako»
Enrike Lacalle
Ordiziar batentzat zer dira Santa Ana jaiak?
Iruñeko batentzako sanferminakbezala,urtekofestarikhandiena.
Nolatan hasi zinen Santanazaleak prestatzen?
Halabeharrez esan daiteke. Ezkondu berriak ziren gertuko batzuk Santanazaleen egunean dantzan egin behar zuten, eta irakasteko mesedea eskatu zidaten. Larri zeuden, jaietan herriko plazara dantza egitera atera eta jendaurrean barregarri geratzearekin. Eta horrela hasi nintzen, lagun batzuei mesedea egitearren.
Ikustera joateko asmorik bai?
Pena emango dit, baina ezingo dut, lanean izango bainaiz asteazkenean.
Errelebo polita bilatu duzu...
Bai! Amets Bide dantza taldekoak ari dira gaur gaurkoz Santanazaleekin, eta lasai eta pozik nago, konfidantza osoa dut beraiengan.
Parrandazalea izan al zara?
Bai, asko! Eta oraindik ere gustatzen zait egun horietan ateratzea. Lehenengo eguna iristeko gogo bizia dut.
Festa egunez ala gauez?
Arratsalde-iluntzean ateratzeko ohitura izan dugu.
Festetan zein musika duzu nahiago?
Kalean egoteko txaranga asko gustatzen zait, tokiz aldatu eta poteoan aritzeko aukera ematen duelako. Tabernetan, euskal musika edota 1980ko hamarkadako musika. Reggeatoiarekin ezin dut.
Zein da gustukoen duzun eguna?
Bat aukeratzea zaila da, bi esango ditut: Matutina eta Kuadrillen eguna. Matutinan urtero mozorrotzeko ohitura dugu eta ederra da. Kuadrillen eguna,kuadrillen eguna delako.
Mozorro bat.
Hondartza bat egin genuen orain dela urte batzuk. Oso ona izan zen! Fray Andreseko irudia Perejil irlabezala jarri genuenekoa ere,handia izan zen.
Festetako ekitaldi bat?
Ekitaldi konkretu bat baino jaietako edozein une aukeratuko nuke. Santanak orokorrean dira bereziak niretzat.
Euskal dantza bat?
Ordiziako Agurra, bi pauso berezi dituelako. Ordizian bakarrik egiten dira pauso horiek.
Edari bat?
Garagardoa.
Ajea pasatzeko sekretua?
Ohean sartu aurretik aspirina bat hartzea, eta asko jota, solomo ogitartekoa.
Nola animatuko zenituzke inguruko herrietakoak Ordiziako festetara etortzeko?
Beharrezkoa al da? Uste dut ez dagoela esan beharrik; Ordizia, Ordizia da!
Dokumentuaren akzioak