Amets Bideko umeen kurtso amaierako emanaldia eta Ordiziako III. barandila asteburu honetan

Hedabidea
GITB
Lekua
Ordizia
Mota
Albistea
Data
Lotura
GITB

Bihar arratsaldeko 17:00etan egingo dute umeen emanaldia eta igandean 12:00etan Ordiziako III. Barandila

Kurtsoari amaiera emateko Amets Bide Dantza Taldeak bi emanaldi antolatu ditu asteburu honetarako.

Goizeko umeen kurtso amaierako emanaldia Majori plazan egingo da 17:00etan eta eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan.

Igandean berriz, Barrena parkean egitea dago aurreikusita eta eguraldi txarra eginez gero, Plaza Nagusian.

Aurten gainera, Amets Bideren kamisetak eta sudaderak egongo dira salgai, Eukene Lekuonak diseinatuta.