Dokumentuaren akzioak
Amets Bidek eta Bertso Eskolak ‘Bertsoak Dantzan’ estreinatuko dute Seguran
Bihar Segurako plazan aurkeztuko dute dantza txapelketaren 40. urteurrenaren harira. San Joan txirrindulari proba, eta toka eta bola txapelketa ere jokatuko dira festa aurreko asteburuan
Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 40. urteurreneko ekitaldien barruan, bertsoa eta dantza uztartuko dituzte Ordiziako Amets Bide dantza taldeak eta Goierriko Bertso Eskolak. Elkarlanean sortu berria duten Bertsoak dantzan ikuskizuna estreinatuko dute, 19:30ean, plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Baratze pilotalekuan izango da.
Dantza eta bertsoa uztartuko dituzte ikuskizun berritzailean. Bi taldeen elkarlanarekin joan dira ikuskizuna zehazten eta ekitaldian bertsoak kantatuko eta dantzatuko dituzte. «Zuzenean bat-batekotasunik esperimentzen» saiatuko dira. Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria musikari goierritarrek ere parte hartuko dute ikuskizunean.
Asteburu pasa Seguran
Ikuskizun berri horren aitzakian, asteburu pasa egingo dute dantzariek eta bertsolariek elkarrekin Segurako aterpetxean.
Dokumentuaren akzioak