Dokumentuaren akzioak
Amets baten koreografia
'Olaeta balletak: Amets baten koreografia' erakusketa zabalik dago Baionako Euskal Museoan
1930eko hamarkadatik hasita ballet taldearen ibilbidea erakusten du
erakusketak. 36ko gerratetik ihesi Bizkaiko Olaeta balleta Ipar Euskal
Herrian kokatu zen.
Olaeta balletaren ondare aberatsaren balio historiko, artistiko
eta sentimentala biltzen da Baionako Museoan, abuztuaren 2ra arte
iraungo duen erakusketan. Ondare zabal eta aberats batetik abiatuta ia
bi urteko ahalegina eskatu duen lan sakon baten ondorio da Euskal
Museoan ikus daiteken bilduma.
Ibilbide luzea
Olaeta Ballet 1926an sortu zen Elai-Alai izenarekin, Euskal
Herriko lehenengo koreografia-taldea izan zen. 36ko gerratetik ihesi
Miarritzen erbesteratu ziren. 50. hamarkadan.
Gerra Zibilaren ostean, Olaeta familiak euskal musikari eta
dantzari lotuta jarraitu zuen. Olaeta balletak sortzearekin batera
akademien sorrera ere bultzatu zuen Euskal Herriko zenbait lekutan.
OLAETA BALLETAREN ERAKUSKETA
Non. Baionako Euskal Museoan.
Noiz. Abuztuaren 2ra arte.
Ordutegia. 08:00etatik 15:00etara.
Dokumentuaren akzioak