Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga hirugarren sailkatu dira Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga hirugarren sailkatu dira Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Eskualdeko lau bikotek parte hartu zuten, eta Azpeitiko bikotea izan zen haien artean onena. Saria nagusia, berriz, Xabier Artolak eta Idoia Besadak eskuratu zuten.
Egilea
Ihintza Elustondo
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/10/16
Lotura
Urola Kostako Hitza

Euskal Herriko 40. Dantza Txapelketa jokatu zuten atzo, larunbata, Seguran. Parte hartu zuten hamar bikoteetatik lau eskualdekoak izan  ziren: Gorka Kerejeta eta Leire Eizmendi (Azpeitia-Errezil), Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga (Azpeitia), Mikel Subinas eta Maite Beobide (Azpeitia), eta Julen Berrondo eta Nagore Berrondo (Errezil). Haien artean puntu gehien Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak bildu zituzten: hirugarren postua eskuratu zuten, 118 punturekin.

Xabier Artolak eta Idoia Besadak irabazi dute aurtengo txapelketa. 123 puntu eskuratu zituzten,  eta Segurako Udalaren sari nagusia eraman zuten: Nestor Basterretxearen eskultura. Horrez gain, 800 euro, oroigarri bana, lepokoa eta txapela jaso zituzten. Bigarren eta hirugarren bikote onenek, aldiz, oroigarri bana eta diru-saria eskuratu zituzten.

Hona hemen sailkapen osoa:

1.Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia): 123 puntu.

2. Iker Sanz-Ane Urruzola (Lezo-Villabona): 119 puntu.

3. Amets Amubieta-Larraitz Larrañaga (Azpeitia): 118 puntu.

4. Mikel Subinas-Maite Beobide (Azpeitia): 107,5 puntu.

5. Ibai Jimenez-Iratxe Lizarburu (Zaldibia-Ibarra): 101 puntu.

6. Julen Berrondo-Nagore Berrondo (Errezil): 97 puntu.

7. Gorka Kerejeta-Leire Eizmendi (Azpeitia-Errezil): 96,5 puntu.

8. Julen Murgiondo-Saioa Galarraga (Bergara): 92 puntu.

9. Beñat Olano-Paula Gonzalez (Gazteiz): 87 puntu.

10. Pierre Latasa-Ihintza Handy (Urruña-Ziburu): 84 puntu.

http://urolakosta.hitza.eus/files/2016/10/IMG-20161016-WA0000.jpg

Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga, saria eskuetan dutela. (Iñaki Amubieta)

Dokumentuaren akzioak