Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amatasunari buruz hausnartzeko beta

Dokumentuaren akzioak

Amatasunari buruz hausnartzeko beta

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2024/03/20
Lotura
Nontzeberri

Gaur, martxoak 20, Bilboko Campos Antzokian dantza, musika, kantua eta bertsolaritza erabilita, AMAraun ekitaldiarekin, amatasunari buruz hausnartzeko beta luzatuko du Loraldia Festibalak.

Oihana Iguaranen egitasmoa da eta harekin batera Amaiur Luluaga izango da oholtzan. Izan ere, amatasunaren gaia pil-pilean dagoen eztabaida bat da gaur egun, bai kalean bai emakumeen gorputzetan. Horrexegatik, Loraldia Festibalak mintzagai honetan diferentea den kanpoko begirada bat erakutsiko AMAraun ikusgarriarekin.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, “Amatasunaren bidai honetan ezagunak diren ereduak ikusteko aukera izango dugu, baita gustatuko litzaigukeen batzuk ere. Amatasunaren kontzeptuari kanpotik begiratuko zaio, eta izateko ala ez izateko hartu behar diren erabakiak eta sortzen diren zalantzak ikusiko dira. Amatasuna alabaren ikuspuntutik ere biziko da, eta amatasuna bizitzeko eta ama izateko modu desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu”.

AMAraun saioan, musika, kantua, dantza eta bertsolaritza elkartzen dira, beti ere, eztabaidak sortzen dituen gai honetatik bidai hipotetiko eta artistiko bat egiteko xedez. Ekitaldi honetan “ez da dantza eta bertsolaritza ikusiko soilik, bertsoak dantzaren mundura ekarriko dira, eta dantza bertsolaritzaren mundura”.

Dokumentuaren akzioak