Dokumentuaren akzioak
Amasa-Villabona Euskadiko Dantza Garaikidearen Zirkuituan sartu da
Igande honetan hasi eta abendura bitartean lau dantza ikuskizun eskainiko dira Villabonan.
Askotariko eta kalitatezko programazioa eskaintzea izan da udal gobernu taldearen lan lerroetako bat, "Amasa-Villabona Aiztondoko erreferentzia bilakatzeaz gain, helburua herritarrek beraiengandik gertu eta modu naturalean lehenengo mailako ekintzez gozatzeko aukera izatea da".
Euskadiko Dantza Garaikidearen Zirkuituan 50 ikuskizun egingo dira guztira eta horietako lau Amasa-Villabonan eskainiko dira. Udal ordezkarien asmoa, urterik urtera zenbaki hori handitzen joatea da.
Bestelako eskaintza
Gurea zinema aretoko programazioari dagokionez, berriz, euskarazko haurrentzako hiru ikuskizun eskainiko dira, guztiak 17:00etan. Jon Braun urriaren 21ean, Alizia azaroaren 25ean eta Mendi Tontorrean abenduaren 9an.
Helduentzako antzerkian bestalde, Perigallo Teatro konpainiak Espacio disponible eskainiko du, erromantizismoa defenditzen duen eta kontzeptu ongintzaren gehiegizko balorea salatzen duen komedia da. Celia Nadal eta Javier Manzanera dira bertako protagonistak eta beraien seme kooperantea iristeko itxaroten ari diren bi jubilatuen papera egiten dute. Ikuskizun hau oso arrakastatsua izan da Madrilgo Lara antzokiko publikoaren artean.
Horrez gain, urte osoko zein udazkeneko kultur ikastaroak ere aurkeztu ditu udalak. Proposatu diren ikastaro guztiak burutiko dira, bat izan ezik: Arropa birziklatuko ikastaroa.
Euskadiko Dantza Garaikidearen Zirkuitua
Irailak 23, igandea
13:00. Txistulari plazan Dantzaz taldeak Barrock ikuskizuna eskainiko du. Paolo Mohovich koreografo eta dantzari italiarrak osatu du koreografia, zeinak nazioarteko hainbat sari irabazi dituen. Proposamen beri bat egin du, amodioa ildo nagusi moduan hartuta, rocka, barrokoa, dantza eta estetika uztartuz.
Irailak 30, igandea
13:00. Txistulari plazan Meeting Point ikuskizuna izango da. Bertan, herrialde bereko baina bate bestearengandik urrun dauden bi hiriburutako bi gaztek munduaren beste puntako toki batean topo egiten dute. 2017an, Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren saria jaso zuen obra honek eta break-dance, hip-hop eta dantza garaikidea nahasten dituen ikuskizun arrakastatsua da.
Urriak 7, igandea
19:00. Gure zinema aretoan, dantza neoklasikora gerturatzeko aukera izango da Suitzako Lausana hiriko Béjart Balleteko dantzari ohiek osatutako Uniqart Dance Companyren eskutik. El aspecto de la rosa ikuskizuna aurkeztuko dute, Vitali Safronkie koreografo errusiar ospetsuak sortutako ametsen munduaren inguruko balleta da, ekitaldi bakarrean. "Artea eremu berdingabeetan sortzea" du lelo nagusitatzat dantza konpainia honek.
Abenduak 27, osteguna
Ordua zehazteko. Maria Gurasencok zuzendutako Ekaterimburgoko Essta konpainiako gazteen balletaren eskutik iritsiko da. Programa berezi bat eskainiko du, ballet klasiko eta modernoaren arteko eta kolore eta plastikotasun handien arteko nahasketarekin.
Dokumentuaren akzioak