Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'AMAraun', "bidaia hipotetiko bat amatasunean", Donibanen

Dokumentuaren akzioak

'AMAraun', "bidaia hipotetiko bat amatasunean", Donibanen

'AMAraun' ikuskizuna eskainiko dute Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagak Juanba Berasategi auditorioan abenduaren 8an.
Egilea
Olaia Gerendiain
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2022/11/28
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

AMAraun ikuskizuna eskainiko dute Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagak Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan abenduaren 8an, 19:00etan, Pasaiako Udaleko Berditasun Arloak eta Euskara Sailak antolatuta.

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da AMAraun. “Ama izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko die artistei, “ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian”.

Aurreratu dute “enpatia eta aitortza ariketa bat” dela, amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.

Bertsoa eta dantza uztartzen ditu, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik: “Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura ditugun lengoaia guztiak baliatuko ditugu (musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena…)”. 

Dokumentuaren akzioak