Dokumentuaren akzioak
Amaiur Dantza Taldeak Folk Lore eguna ospatuko du gaur Iruñeko Alde Zaharrean
Dantzak ,akelarrea ,musikariak eta zanpantzarrak izanen dira, besteak beste
Goizean goiz hasiko dira ekitaldiak. Izan ere, 10.30etan dantza talde txikiei harrera eginen zaie, Burgoen Plazan. Hamaiketakoaren ondoren desfilea izanen da. San Frantzisko plazan eta Gaztelu Plazan dantzatuko dute taldeek. Ondoren, 12.30 eta 13.30ak bitarte, dantza ikuskizuna eskainiko dute talde txikiek Burgoen Plazan.
Bazkaldu ondoren, herri kirolak izanen dira, Burgoen Plazan, 16.00etatik aurrera. Halaber, Agnès Perez eta Kokinek eskainiko dute emanaldia. 18.00etan kalejirari emanen zaio hasiera, triki-poteo eta dantzak lagun. Zehazki, Burgoen Plazatik abiaturik, Mercaderes, Estafeta eta Gaztelu Plazan arituko dira musikariak eta dantzariak. Kalejira ondoren, ikuskizuna eskainiko dute Burgoen Plazan, zanpantzar, fanfarre, albokari, trikitilari, gaitero, momoxorro eta guzti. Azkenik, 20.00etan Akelarrea ospatuko dute Burgoen Plazan. Dena dela, euria eginez gero Recoletasen ordez, Gaztelu Plazako arkupean eginen dute dantza.
Dokumentuaren akzioak