Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amaitu dira aurtengo Santixabel jaiak

Dokumentuaren akzioak

Amaitu dira aurtengo Santixabel jaiak

Dantza izan zen protagonista azken egunean; soka-dantza alde batetik eta gauean eskaini zen koreografia berezia bestetik

Asteartean amaitu ziren Santixabel jaiak. Aurtengoan ezohiko egutegia izan dituzte festek, Santixabel egunean bertan izan baita jaien amaierako traka, baina azken egun horretan ere jai giroa izan zen nagusi herriko kaleetan.
Egilea
Josu Aranberri
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2013/07/04
Lotura
Diario Vasco

Aurten ere soka-dantza izan zen Santixabel egunean. Urte batzuetako etenaldiaren ostean iaz berriz ere dantza hau ikusteko aukera izan zuten usurbildarrek. Orduan bezala udal zinegotziek lan lekua aldatu zuten eta udaletxe barrutik Martin Sagardia plazara irten ziren dantzara. Bilduko kideak eta Ricardo Crespo PSE-EEko zinegotzia izan ziren beste herritar batzuekin batera udaletxe aurreko plazan dantza egin zutenak. Ohikoa den bezala, ondoren herritar batzuk gehitu zituzten sokara, arin arin eta fandangoa dantzatu eta kalejirarekin dantzari amaiera emateko.

Ez zen goizeko ekitaldi bakarra izan. Udaletxe aurreko ekitaldia bukatu aurretik dagoeneko salda eta lore banaketa hasia zen dema plazan. Ilara luzea sortu zen bertan Hurbilago elkartearen eskutikjatekoa eta edatekoa eskuratzeko, baina horrez gain loreak ere banatu ziren eta baita usurbildarrek landutako ongarria ere. Guzti hau Usurbil Zero Zabor taldearen bidez.

Arratsaldean, mus txapelketa izan zen txosnetan eta jarraian erromeria. Herriko trikitilariek iaz hasitako ekitaldiari jarraipena eman zioten eta trikiti giro ezin hobea sortu zuten Askatasuna plazan.

Koreofrafia dotorea

Aurtengo Santixabel jaiei amaiera emateko, berriz, azken traka izan zen gaueko 23.00etan. Dantza taldekoak nahi gaztetxeko kideak izan ziren koreografia dotorea gauzatzeaz arduratu zirenak eta beraien artean izan zituzten Santoxabel jai hauetan herriko horma desberdinetan zintzilik egon diren maskotak. Bi kakarraldo izan zituzten beraien artean eta hirugarrena ere egin zuten.

Amaitu dira aurtengo Santixabel jaiak

Soka luzea. Ohikoa den bezala asko luzatu zen udaletxe aurreko soka; herritarrez eta zinegotziez osaturikoa.

Amaitu dira aurtengo Santixabel jaiak

Sokadantza. Asteartean, Santixabel egunez, soka dantzan parte hartu zuten herritarrak.

Dokumentuaren akzioak