Dokumentuaren akzioak
Amaia Lasa eta Nerea Videira nagusi Villabonako Soinu Zahar txapelketan
Guztira 40 dantzarik hartu zuten parte (18 neskak A sailan eta 22 neskak B sailan)
Guztira 40 dantzarik hartu zuten parte (18 neskak A sailan eta 22 neskak B sailan) eta ondorengoak hau izan zen: Villabonako Soinu Zahar Txapelketako A sailan: 1.- Amaia Lasa (Donostia), 130,70 puntu. 2.- Elene Sesen (Oiartzun), 122,65 eta 3.- Nerea López (Donostia) 108,80 eta B. sailan, Villabonako ongien sailkatua 1.- Nerea Videira (Oiartzun) 231,30 puntu. 2.- Nora Fraile (Lezo) 225,60 eta 3.-Nagore Muriel (Villabona) 222,90. B. sailan, ere parte hartu zuten, Enara Maiz (6.) Villabona. 188,60. Mireia Segurola (10.) Asteasu. 182.10. Aicha Olaiz (11.) Villabona. 181,20. Nahikari Etxabe. (12.) Zizurkil. 180, 45. Emeren Irurzun (13.) Aduna. 171,15. Iraia Irazusta (15.) Villabona. 167,65. Enara Lertxundi. Villabona (17.) 166,7 eta Irene Izagirre. (20.) Villabona. 159,50. A sailean aritutako dantzariek 2004-08 urte bitartean jaiotakoek: Puntamotz eta Zortzikoa dantzatu zuten eta B sailekoek 2000-03 urte bitartekoek: Erribera eta Upelategi. Epaimahai lanak Jesus Mari Garatek, Maitane Alonsok eta Nahikari Vizuetek bete zituzten.
Kirolari ezagunak herrian
Aiztondoko Gure Esku Dago dinamikaren eskutik. Gaur, asteartea, Gurea zineman, 19:30ean, hitzaldia sortaren hirugarren saioa izango da 'Kirolean ere, Gure Esku Dago'. Mahai ingurua: Gaizka Garitano (Eibarreko entrenatzailea). Mikel Labaka (Futbolari ohia). Xabier Usabiaga (Txirrindulari ohia eta EITBko kazetaria); Iñaki Artola (pilotaria); Aitziber Ibarbia (Mendi lasterketaria); Mikel Astarloza (Txirrindulari ohia) izango dira bertan. Arritxu Iribar, moderatzaile lanetan arituko da.
Bihar, hitzaldia Erniobean
Erniobea BHI ikastetxeak Agipadekin batera familiei zuzenduta 'Nerabeak, festa eta alkohola' hi-tzaldia antolatu du Iñauteriak direla eta, familiek maiz agertzen duten kezkari erantzuna eman nahian. Hitzaldi honen helburua, gurasoei seme-alaben drogomenpekotasunaren prebentziorako estrategiak eskaintzea da.
Bihar, otsailak 11, asteazkena 17:30ean Erniobea BHIko liburutegian (gaztelera). Emailea: Pakita Mateos (Agipad: Asociación Guipuzcoana de Investigación del Abuso de Drogas) eta helburua: nerabeen gizarteratzean drogen erabilpenak eragiten duen funtzioa ezagutzea eta familiak bultzaturiko prebentzio eraginkorrenaren inguruko hausnarketa.
Dokumentuaren akzioak