Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alzheimerra lantzeko dantza tailerrak

Dokumentuaren akzioak

Alzheimerra lantzeko dantza tailerrak

AFAGI eta Iker Arrue

Iker Arrue dantzari eta koreografoak, AFAGI elkartearekin lankidetzan, "Invisible Beauty" izeneko proiektua zuzendu du. Alzheimerdunek oreka, orientazioa, memoria edo musikalidadea lantzen dituzte.
Egilea
Faktoria
Komunikabidea
Euskadi Irratia
Mota
Albistea
Data
2016/06/06
Lotura
Euskadi Irratia

Iker Arrue dantzari eta koreografoaren gidaritzapean, AFAGIk, Gipuzkoako Alzheimerdunen edo bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkarteak, Alzheimerra duten pertsonak dantzan jarri ditu. Invisible Beauty du izena proiektu berritzaileak eta gaixoengan oso emaitza positiboak izan ditu.

Gaixotasunaren lehen fasean daudenei dago zuzenduta, garapen prozesua ahalik eta gehien moteltzeko helburuarekin. Dantza eta musikaren bitartez, gaixoen estimulazio kognitiboa lantzen da, besteak beste, oreka, orientazioa edo memoria, horiek baitira aurreragoko faseetan galtzen diren gaitasunak. Autoestimua eta gaitasun sozialak ere hobetzen dituztela azaldu digu Alaitz Iriarte AFAGI elkarteko psikologoak.

Etxean ere egin daitezke tailerretan lantzen diren zenbait mugimendu, besteak beste oregari begirakoak. Mugimendu sinpleak dira, baina uste baino emaitza positiboagoak izaten dituzte.

Orain arte hiru saio besterik ez dituzte egin, baina gehiago nahi dituzte. Hurrengo tailerra azaroan emango dute.

Dokumentuaren akzioak