Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurr, tradizio berritzailea

Dokumentuaren akzioak

Alurr, tradizio berritzailea

Alurr dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du gaur, 22:30ean, Ibarrako San Bartolome jaietan

Egilea
M.M
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/08/22

Ez da erraten ahal Alurr dantza taldea euskal dantza talde tradizionala denik. Edo, behintzat, ez hori bakarrik. Alde batetik, dantza estiloaren oinarria tradizioan finko dago: arin-arina, fandagoa eta jota ez dira falta euren ikuskizunean. Baina, bestalde, taldeak proiektu berritzaile baten alde jo du. Hala, euren emanaldietan euskal dantzak musika tradizional nahiz garaikidearekin uztartzen dituzte, estilo ugari jorratuz, besteak beste, folka eta teknoa. Janzkerari dagokionez, ohiko jantziak beste modernoago batzuekin tartekatzen dituzte.

Dantza taldean zeuden herriko gazteek argi utzi zuten, bere momentuan, «aldatzeko garaia zela». Hala, Edu Muruamendiaraz irakaslearen laguntzari esker, taldea bide berri batean pausoak ematen hasi zen. Muruamendiarazek ilusioa, gogoa eta berrikuntza ekarri zituen 1995. urtetik lanean zebilen Alurr dantza taldera. Herritarrek dioten bezala, «dantzaren magia sortu» zuen irakasle berriak. Horren guztiaren ondorio nagusia taldearen gorakada izan da. Gaur egun, Alurr hiru taldetan banatzen da: helduak, gazteak eta dantza eskolako taldea.

Azken urteotan taldea Alemania, Italia eta Eslovenian ibili izan da, bere ikuskizunaren bidez euskal kulturari hegalak emanez.DANTZA 

DANTZA 

Alurr dantza taldea.

Non. Ibarrako Ermeterio plazan (Gipuzkoa).

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Dokumentuaren akzioak