Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurr Dantza taldeako 30 kideak Italiara heldu dira bertan 12 egun pasatzeko asmoz

Dokumentuaren akzioak

Alurr Dantza taldeako 30 kideak Italiara heldu dira bertan 12 egun pasatzeko asmoz

Europako 'Gazteria' programaren barruan, gazteen arteko truke kulturala gauzatuko du Italian Ibarrako dantza taldeak

Egilea
Ainhoa Calleja
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2006/07/28

Castiglione del Lago Trasimeno lakuaren hertzean kokatzen den 13.500 biztanle inguruko herria da. Historian zehar izan duen garrantzi estrategikoaren arrastoak nonahi aurkitzen dira, Erdi Aroko harresiak eta gaztelua, besteak beste, herriaren ondare historiko-artistikoaren isla gertatzen direlarik. Castiglione del Lagon Agilla e Trasimeno dantza taldeko kideak izango dituzte zain, eta haiekin, jarduera eta ekintza ezberdinez osatutako sei egunetako elkartrukea gauzatuko dute Alurrekoek.

Tailerrak

Ibarrako taldeak euskal folklorearen erakustaldia egiteaz gain, Italiako Agilla e Trasimeno taldeko gazteei zuzendutako gure kulturaren inguruko hainbat tailer prestatu dituzte, esaterako: euskal musika tresnen ingurukoa, jantzien ingurukoa, arin-arin eta fandango tailerra, eta abar.

Halaber, Alurreko gazteek Perugiako kulturan murgiltzeko aukera izango dute Agilla e Trasimeno taldekideen eskutik, eta bertan emango dituzten egunetan, italiar gazteekin elkarbizitza eta elkartrukea egitea da esperientziaren helburu nagusia. Castiglionen dauden bitartean, jarduerarako bereziki prestatu eta egokitu den herri-eskolan hartuko du ostatu Alurrek.

Elkartrukeak alderdi ezberdinak jorratzen ditu eta agente anitz parte hartzen du ekimenean. Hori dela eta, igandean Castiglione del Lagoko Udalak, Alkatea buru, Alurr Dantza Taldeko kideei harrera ofiziala egingo die Udaletxean, eta bertan, oroigarrien elkartrukea izango da.

Dokumentuaren akzioak