Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurr eta Iztueta dantza taldeek emanaldia egingo dute Zaldibian

Dokumentuaren akzioak

Alurr eta Iztueta dantza taldeek emanaldia egingo dute Zaldibian

Egilea
A. Maiz
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/04/14
Lotura
Goierriko Hitza

Zaldibiako Iztueta dantza taldeak eta Ibarrako Alurr-ek urteko dantza emanaldi bateratua egingo dute, larunbatean, Zaldibian. Resti pilotalekuan izango da ikuskizuna, 19:00etan hasita. Sarrera doan da.

Denera lau dantzari multzok osatuko dute saioa, Alurreko bik eta Iztuetako beste bik. «Emanaldi polita antolatu dute», aurreratu dute Zaldibiako dantza taldekoek.

Badira urte batzuk Iztuetak eta Alurrek lankidetzarako harremana hasi zutenetik. Zaldibian dantzan hasi, eta arte espresio horretan aurrera gehiago jarraitu nahi duten herritarrek, Ibarrako taldera jo ohi dute, Goierriko beste herri batzuetatik bezalaxe.

Dokumentuaren akzioak