Dokumentuaren akzioak
Alurr-ek orrazkerak eta buruan zapia janzteko ikastaro bat bihar eskainiko du
Alurr Dantza Taldeak, euskal dantzen inguruko guztia erakusteko eta transmititzeko helburuekin jarraituz, dantzak, jantziak, orrazkerak., mototsak (moñoak) egiteko eta buruan zapia janzteko ikastaro bat antolatu du. Urtarrilaren 19an, larunbata, izango da ikastaroa, Ibai Gaineko lokalean (Alurr Dantza Taldearen lokal zaharra), eguerdiko 12:00etan.
Bestalde, urtero bezala, Alurr taldeak boleto edo txartel bat atera eta zozkatu du, urtean izango diren material gastuen zati bati aurre egiteko. Saria 420 euro edo Ramos Garciak egindako bi jantzi dira. Abenduaren 11n jakin zuten 627 zenbakia izan dela saritua, eta Saioa Etxegia izan dela sariduna. Mila esker, txartelak banatzen, saltzen eta erosten lagundu diguzuen guztioi.
Urtarrilaren 25ean (ostirala), Alurr Dantza Taldeko haurrek eta gazteek 'Iturriak dakarrena' ikuskizuna aurkeztuko dute Ibarrako kiroldegian, Ibarrako Uzturpe ikastolaren kultur asteari hasiera emanez. Ahalegin handia egin du Alurr taldeak dantzak, arropak, musikak eta gainerako xehetasun guztiak arreta handiz prestatzeko. Jaialdia dohainik izango da. Ikuskizun horretan, Errota taldeak prestatzen ari den ikuskizun berriko hainbat dantza eta koreografia antzeman ahal izango dira. Alurr Dantza Taldeko 12 eta 13 urteko gaztez osaturiko taldea da Errota.
Dokumentuaren akzioak