Dokumentuaren akzioak
Alurr Dantza Talderako matrikulazio epea zabalik
Aurreko urteetan osatutako taldeak egun eta ordu berean ariko dira. 2013-2014ko ikasturtean eskainiko dituzten eskolak eta ordutegiak uztailean ezagutaraziko dituzte. Berritasun gisa, LH5-LH6 eta LH3-LH4 mailetako mutilen bi talde egongo direla aipatu nahi dute.
Halaber, arratsaldeetan dantza egiteko aukerarik ez duten gazteek, goizetan egin ahal izango dute, eta hainbat dantza estilo ikasteko parada eskainiko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, 635 75 70 48 telefono zenbakira deitu behar da edota Ibarrako kultur etxera: 943 67 03 99.
Matrikula egiteko agiriak Ibarrako kultur etxean edo Alurr Dantza Taldearen bulegoan jaso daitezke. 635 75 70 48 telefonora deituta atsegin handiz emango dituzte nahi argibide guztiak.
Dokumentuaren akzioak