Dokumentuaren akzioak
Alurr Dantza Taldearen mende laurdena
Alurr Dantza Taldeko zenbait ikasle eta ikasle ohi. (Alurr)
Ikasturte honetan sorpresa eta eskaintza askorekin dator Ibarrako Alurr Dantza Taldea. Mende laurdeneko ibilbidea egin du dagoneneko taldeak eta, horregatik, urteurrena ospatzeko zein urte hauetan bizitako esperientziak kontatu eta haiekin elikatzeko uneak prestatzen ari dira. Lehenengo hitzorduetako bat ikasle ohiekin egingo duten bilera izango da, datorren irailaren 20an.
Hala ere #DenokGaraAlurr leloa beti izan dute ezpainetan eta esaldi horri heltzera datoz oraingoan. Urteurrena modu berezi batean ospatzeko irrikitan daude eta Alurreko dantzari ohien bila dabiltza. Dantzatzeko gogoz jarraitzen duenak eta Alurri egin nahi dioten omenaldiaren parte izan nahi badu, irailaren 20an, ostirala, 19.00etan Lokal Zaharrera gerturatu beharko du. Bertan interesa dutenak elkartuko dira dantzari ohiekin dantzako klaseak lotu ahal izateko. Honekin, ikasle ohiekin dantzako entseguak programa-tzeko bilduko dira egutegia eta iraupena zehazteko. Hitzordura gerturatu ezin duenak, baina parte hartzeko interesa duenak, aldiz, alurr@alurr.eus helbidera idatzi dezake eta berarekin harremanetan jarri.
Dantza saio hauei esker Alurr eguneko emanaldian oholtza gainera igotzeko aukera izango dute aurretik entseatutakoa erakusteko eta iraganeko bizipenak berreskuratzeko. “Ilusio handiz zabaltzen dugun mezua da hau;berriro elkar ikusteko gutuna”, azaldu dute Alurr Dantza Taldetik.
MatrikulazioaGogoratu dute, era berean, ikasturte berriko matrikula egiteko epea irekita egongo dela iraila osoan. Ikasturte osoa planifika-tzeko erabiltzen dute hilabete hau, urrian klaseak hasi artean. Matrikula Ibarrako kultur etxean edo Alurreko web orrian bete daiteke.
Bestalde, argitu dute balleteko klaseak edonorentzat direla, Alurreko beste talderen batean dan-tzatu edo ez. Hau da, balleta gustatuz gero eta hura praktikatu nahi izanez gero, ez da beharrezkoa Ibarrakoa edo Alurrekoa izatea;nahikoa da matrikulazioa egitean ballet klaseetan soilik. Hala ere, nabarmendu dute “beti dagoela aukera” euskal dantzak eta balleta uztar-tzeko.
Dokumentuaren akzioak