Dokumentuaren akzioak
Alurr dantza taldeak 'Uztartuz' ikuskizuna Anoetan aurkeztuko du
'Uztartuz' ikuskizuna maiatzaren 18an estreinatu zuten Lasarte-Orian, eta lan hori oihartzun handia izaten ari da. Oso harrera ona eta txalo zaparradak jaso dituzte emanaldietan. Alurr Dantza Eskolako 13-14 urteko 18 dantzari gazte aritzen dira ikuskizunean. Gaiaren ardatz nagusiak: dantza, kantua, euskara, dantzan hazi,euskaraz hezi eta kantuz bizi. Gure tradizioan oinarrituta, atzera begiratzen duen ikuskizun bat da, baina, era berean, geroari buruzko begiradez beterik dago. Gure sustraiakez galtzeko beharra transmititu nahi du, baina, aldi berean, bere izaera berritzailea da. Gure dantza, kantua eta hizkuntza batu eta uztartzen ditu Uztartuz ikuskizunak. Alurr dantza eskolako gazteei, dantzaren bidez, tradizioa eta berrikuntza ezagutu eta bizitzeko aukera eman nahi diete.
Salida de Langostino
La ruta de noviembre de Langostino Moto Kultur Elkartea tendrá lugar este domingo por Ibarra, Berastegi, Leitza, Ezkurra, Saldias (almuerzo), Orokieta, Jauntsaras, Urritza, Lekunberrri, Betelu y de nuevo Ibarra.
Dokumentuaren akzioak