Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurr dantza taldeak 'Soinaz' ikuskizuna aurkeztu zuen Lapurdin

Dokumentuaren akzioak

Alurr dantza taldeak 'Soinaz' ikuskizuna aurkeztu zuen Lapurdin

'Soinaz' ikuskizun berria, Alurr taldeak Oreka-TX taldearekin lan batzuk egin ondoren sortu zen

Alurr Dantza Taldea Luhuson (Lapurdi) aritu zen pasa den astean, Harri Xuri aretoan, hainbat sorkuntza aurkeztu ziren ikuskizun batean. Alurr taldeko 16 dantzarik parte hartu zuten, eta 'Soinaz' ikuskizuneko zati bat aurkeztu zuten.
Egilea
Ainhoa Calleja
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2012/10/20
Lotura
Diario Vasco

 

'Soinaz' ikuskizuna, Alurr taldeak Oreka-TX taldearekin lan batzuk egin ondoren sortu zen, eta Alurr taldearen ikuskizun berriaren zatitxo bat da. Estilo desberdinako dantzak uztartzen ditu, beti ere euskal dantzetan eta euskal pausoetan oinarrituta. Jende ugari bildu zen Harri Xuri aretora, eta Alurr taldeko dantzariak beste dantza talde batzuekin ere aritu ziren.
Aiert Beobide da aipatu ikuskizunaren zuzendaria. Aiert Beobide duela hiru urte hasi zen eskolak ematen Alurr taldean. Aukeran konpainian aritua den dantzari eta koreografoa da, eta orain bere konpainia berria sortu du: Haatik. Haatik taldearekin, atzo Tolosako Leidor aretoan, aurkeztu zuen bere obra berria, 'Errimak oinetan' izenekoa. Aiert Beobidek Alurr taldearen bi ikuskizun zuzendu ditu orain arte: 'Oinazez' eta 'Izanak dirau, 1512'. Hain zuzen ere, Alurr taldeak 'Izanak dirau, 1512' ikuskizun berria Azpeitian aurkeztuko du urriaren 28an, eta azaroaren 10ean Usurbilen.

 

 

Dokumentuaren akzioak