Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurr Dantza Taldeak Ibarran aurkeztuko du 'Sua' ikuskizun berria

Dokumentuaren akzioak

Alurr Dantza Taldeak Ibarran aurkeztuko du 'Sua' ikuskizun berria

Tolosako emanaldiaren arrakastaren ondoren , hilaren 30ean eskainiko dute kiroldegian

Egilea
M.S.S.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2009/01/22
filmean oinarrituaSua izenburuko filmean oinarrituta dago Alurr Dantza Taldearen ikuskizun berria. EnekoHaritza film laburra egin zuen talde berak osatu du bigarrena. Lagun eta gazteen arteko egitasmoa da, denbora librean egina, eta Ibarrako, Tolosaldeko eta Algorta inguruko jende askok parte hartu du bertan. 1609. urtean Lapurdin gertatutakoan oinarritzen da Sua filmeko istorioa.

Bi indarren arteko gatazkan oinarritzen da filma: herriarena eta jauntxoena. Bi bizimodu desberdin. "Gure emanaldian ez dago irabazlerik, bi indar horien arteko desberdintasuna adierazten dugu bakarrik. Eta noski, sorginak ezin ziren falta istorio honetan, nahiz eta ez izan akelarreen inguruan. Garai hartan nola ibiltzen ziren adierazi nahi izan dugu. Ez ziren emakume txoro batzuk, garai hartako emakume aurreratuenak baizik. Hori dantzen bidez adierazten dugu: emakumearen liberazioa", esan dute taldeko kideek. 


Dokumentuaren akzioak