Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurr Dantza Taldeak erakusketa eta ikuskizun berri bat dakar

Dokumentuaren akzioak

Alurr Dantza Taldeak erakusketa eta ikuskizun berri bat dakar

Alurr Dantza Taldeak euskal jantzien erakusketa zabalduko du maiatzaren 10ean, ostirala, Ibarrako kultur etxean. Halaber, maiatzaren 18an 'Uztartuz' ikuskizun berria Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean estreinatuko du.
Egilea
Ainhoa Calleja
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2013/05/08
Lotura
Diario Vasco

Euskal jantzien erakusketan, Alurr Dantza Taldeak egin dituen azken 3 ikuskizuneko jantziak, 'Sua', 'Oinazez', eta 'Izanak Dirau, 1512' Ibarrako kultur etxean ikusgai izango dira maiatzaren 10etik 24era arte, kultur etxeko ordutegian. Ramon Garziak azken urteetan egindako arropak dira. Aipatu, erakusketarako bildu dituztela.

Bestalde, Alurr Dantza Taldeak 'Uztartuz' ikuskizun berria aurkeztuko du maiatzaren 18an, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Gaiaren ardatz nagusiak: dantza, kantua, euskara, dantzan hazi, kantuz bizi, euskaraz hezi... Gure tradizioan oinarrituta, atzera begiratzen duen ikuskizun bat da, baina, era berean, geroari buruzko begiradez beterik dago. Gure sustraiak ez galtzeko beharra transmititu nahi du, baina, aldi berean, bere izaera berritzailea da. Gure dantza, kantua eta hizkuntza batu eta uztartzen ditu 'Uztartuz' ikuskizunak. Alurr dantza eskolako gazteei, dantzaren bidez, tradizioa eta berrikuntza ezagutu eta bizitzeko aukera eman nahi diete.

Gazteentzako etxebizitzak

Ibarrako Udalak gogorarazi nahi du gazteentzako zuzkidura etxebizi-tzetan izena emateko epea maia-tzaren 10ean, ostirala, amaitzen dela.

Dokumentuaren akzioak