Dokumentuaren akzioak
Alurr Dantza Taldeak Altzon emanaldia eskainiko du hilaren 30ean
ibarrako 40 umealtzoko beste hainbeste dantzari txikirekin batera arituko dira 18.00etatik aurrera
Altzoko Loatzo musika eskolako musikariekin eta Berastegiko txistulariekin ariko dira dantzariak. Aipatutako musikariek urte osoan lan egin dute Alurr taldeko dantzariekin. Horrela, haiei esker, gazteen lana uztartzeko aukera izango da, bai dantzan eta bai musikan.
"Aukera ederra izango da dantzari txikientzat jendaurrean dantza egiteko eta, era berean, Altzoko festak janzteko eta aberasteko. Horrela, ilusio eta ahalegin apur batekin, herriko jaietako programa eta giroa indartzen ahal da", azaldu dute Alurr taldeko kideek.Dokumentuaren akzioak