Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurr Dantza Taldea, gaur Donostiako Konstituzio Plazan

Dokumentuaren akzioak

Alurr Dantza Taldea, gaur Donostiako Konstituzio Plazan

Alurrek emanaldi ugari eta ezberdin eman ondoren aurtengo udan; Altzon, Oiartzunen, Donostian, Berastegin, Ibarrako festetan, etab., prest aurkitzen da ikasturte berriari hasiera emateko. Helburu nagusiak bete dituzte, hau da, dantza egitea eta ahal den jende gehienera iristea dantza eginez. Azkeneko emanaldiarekin, 'Izanak dirau, 1512' gure historiaren zati hau emanaldiei esker leku ezberdinetara eta ikusle ezberdinetara ailegatu dela baiezta dezake. Beste emanaldiak ere, 'Oinazez', 'Errota', 'Errenkan', etab., harrera oso ona izan dute bere dantza, arropa eta musikari esker.
Egilea
Ainhoa Calleja
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2012/09/07
Lotura
Diario Vasco

 

Ikasturte berria soilik ez, Alurrek jarraituko baitu emanaldiak eskaintzen irailean ere bai. Honela, Alurren emanaldiak ikusteko aukerarik izan ez duen orok oraindik ere badu okasioa: gaur Donostian, Konstituzio Plazan, 20:00etan, Lekeitioko plazan, bihar 21:15ean 'Izanak Dirau, 1512' eta etzi, berriz, Alkizan 19:00etan 'Izanak eta Banintz'.
Alurreko eskola
Alurreko eskolak urrian hasiko dira eta horretarako dagoeneko uztailean matrikula osatu ez dutenak, orain dute aukera. Ibarrako kultur etxean aurkitzen dira inprimakiak. Bestela harremanetan jarri behar da alurr@alurr.net-en, edota ondorengo mugikorrean 635757048.
Gogoratu bestalde, maila ezberdineko taldeak dituztela eta Aier Beobidek, dantzari eta koreografi profesionalak, eskolak ematen dituela. Azkeneko hau Aukeran dantza taldean ibilitakoa eta orain bere konpainia Ahaatik-en zuzendaria dena. Alurrekin batera, berriz, 'Oinazez' eta 'Izanak Dirau, 1512' zuzendu ditu.
Berrikuntzen artean, aurten aspaldiko partez LH4-LH5-LH6ko mutilen taldea edukiko dute irakasle profesional batekin.

 

Dokumentuaren akzioak