Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurr dantza taldea Esloveniako folklore jaialdira abiatu da

Dokumentuaren akzioak

Alurr dantza taldea Esloveniako folklore jaialdira abiatu da

Ibarrako 30 kide gonbidatu dituzte Maribor-eko haur eta gazteen festibalean parte hartzera

Egilea
M.S.S.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2008/07/03

Lent Festibalak bi aste irauten du eta denetatik eskaintzen du: musika, kontzertuak, dantzak eta folklorea. Drava ibaiaren inguruan egiten diren ekitaldiak dira eta 15 eguneko bizitza kulturala zabaltzen da Maribor hiriburu osoan zehar

Antolakuntzak Alurreko 30 pertsona gonbidatu ditu, musikariak (zuzenekoa izatea eskatzen dute), dantzariak, txoferrak eta laguntzaileak barne.

Lent Festibala, aurten, 15. aldiz ospatzen da eta bisitari asko erakartzen ditu, gehienbat duen egitarau zabal eta aberatsarengatik. Honen barnean, 10. aldia da Haur eta Gazteen Folklore Festibala antolatzen dela.

400 ekitalditik gora antolatu dituzte eta milioi erdi bisitari espero dituzte Mariborren. Europako jaialdi guztien artean handienetarikoa da. Nazioarteko festibal multikulturaltzat hartuta dago eta makina bat sari jaso dituzte mundu osoan zehar.

Alurrek bere dantza eta jantzi tradizionalenak emango ditu eta bertan gure kultura erakusteko aukera izango du. Aldi berean, besteen kulturetatik ikasteko aukera ere badute esku artean.

Dokumentuaren akzioak