Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurr Dantza Taldea etzi abiatuko da Alemaniara

Dokumentuaren akzioak

Alurr Dantza Taldea etzi abiatuko da Alemaniara

Euskal Herria ordezkatuko dute ibartarrek nazioarteko folklore jaialdi batean

Egilea
M.S.S.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2007/07/14

Folklore elkartruke honek sona handia du; aurtengoan mundu guztiko 200 talde baino gehiagok bertan parte hartzeko interesa erakutsi badute ere, antolaketa ba-tzordeak hala erabakita, bederatzik soilik izango dute horretarako aukera; tartean, Euskal Herria ordezkatuz, Ibarrako Alurr dantza taldeak.

Egitasmoak arlo ezberdinak lan-tzea aurreikusi du. Batetik, kultura tradizionalaren adaptazio modernoaren inguruko mintegia antolatu da; bestetik, nazioarteko folklore jaialdia izango da; eta hirugarrenik, bertaratzen diren kultura gutxiagotuen ondarearen azalpena eta erakustaldia (musika, dantza, musika tresnak, abestiak, jantziak, jakiak edota artelanak) egingo dute. Hala, Alurr dantza taldekoek Ibarrako piperrak eta euskal jantziak eramango dituzte.

Alurr dantza taldeko 15 eta 17 urte bitarteko 15 gaztek eta 18 eta 25 urte bitarteko 9 gaztek parte hartuko dute taldeko arduradunarekin batera.

Dokumentuaren akzioak