Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Altube izango da Euskal Dantzarien Biltzarreko buru

Dokumentuaren akzioak

Altube izango da Euskal Dantzarien Biltzarreko buru

Euskal Dantzarien Biltzarrak lehendakari berria hautatu zuen joan den larunbatean egindako bileran.
Komunikabidea
Nafarroako Hitza
Mota
Albistea
Data
2013/05/10
Lotura
Nafarroako Hitza

Hala, hemendik aurrera, Barakaldoko Joseba Altubek hartuko du Donostiako Xabier Mendizabalen lekua. Euskal Herri osoko dantzarien biltzarretako ordezkari guztiak bilduta aukeratu zuten lehendakari berria. Altube Laguntasuna elkarteko presidentea izan da azken hogei urtean, baita Euskal Dantzarien Biltzarreko Ezkerraldea-Meatzaldeko Taldeen ordezkaria ere. Urte luzez, dantza irakasle gisa aritu da Altube, eta horrekin batera dantzarekin lotutako jarduerak antolatzen aritu izan da. Lehendakari hautatu arren, Altubek ez du oraindik kargu berria ofizialki hartu.

Dokumentuaren akzioak